KIDEITU

euskadi.eusen sartu

Hasiera

 

Gure xedea: aukera berdintasuna enpleguan

 

Enpleguaren inguruak, edukiak, denborak, antolaketa eta abar aldatzen ari dira. Egungo enplegua aldatzen ari da erabat. Testuinguru horrek gero eta ezaugarri konplexuagoak ditu, eta Ezagutzaren Gizartea izenekoaren bat-bateko sarreran laburbiltzen dira ezaugarri horiek.

Aldaketa-prozesuan gaude bete-betean, eta emakumeak gure lan-merkatuan sartzeko ahalegin handia egiten ari dira. Bertan, ezagutza eta informazioa -gizarte berri honetako lehengaiak- emakumeen eskura daude, hasiera batean. Dena den, emakumeek gizonen baldintza berberetan laneratzeko oztopoak aurkitzen dituzte oraindik ere.

Enpleguaren arloan gertatzen ari diren aldaketek eta emakumeen laneratzeak erronka berri bat jarri diete enplegu-politikei eta -kudeatzaileei. Erronka horrek bere horretan dirau egun ere, eta aukera berridun agenda bat behar du.

 

Eskua, iparrorratz baten gainean iparra erakutsiz

 

Euskadi, auzolana