KIDEITU

euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Esperientziak


Bilera

MAGAP II- Genero Mainstreaminga Herri Administrazioetan

Programa-mota: Europako deialdia VP/2002/06 - "Gender balance in decision-making"

Erakunde sustatzailea: Granadako Diputazioa, Emakumearen Area

Helburuak: > Herri Administrazioaren eta erakunde politikoen egitura antolatzaileetan eragitea, genero-ikuspegia erabaki eta jarduera guztietan sar ditzaten.

Jarduerak: Programa horrek zenbait jarduera ditu: herritar guztiak sentsibilizatzeko eta politikariak kontzientziatzeko jarduerak; prestakuntza-jarduerak, herri-administrazioko politikariek eta gainerako langileek tresnak izan ditzaten, genero-ikuspegia politika- eta administrazio-jardueretan sartzeko; eta Berdintasunerako Bulego Tekniko bat, mainstreaminga inplementatzeko tresna bat diseinatzeko.

Informazio gehiago:
http://www.dipgra.es/mujeryjuventud.htm

> Aukera Berdintasuna Eskoziako Egitura Funtsetan integratzea

Programa-mota: Eskoziako Programa Operatiboak.

Erakunde sustatzailea:  Aukera Berdintasuneko Kontseilaritza Nazionala.

Helburuak: Berdintasun-ikuspegia esplizituki sartzea Eskoziako programa, proiektu eta politika guztietan.

Jarduerak: Eskozia osorako Aukera Berdintasuneko Foro bat eta berdintasunerako hiru batzorde nazional sortzea; berdintasunerako kontseilari nazionalak izendatzea honako lan hauek egiteko: ohitura egokiak identifikatzea eta zabaltzea; mainstreaminga jarraitzeko sistemak hobetzen laguntzea; prestakuntza ematea proiektuak egiten dituzten pertsonei eta berdintasun-aukerako programen langileei; programak kudeatzen dituzten langileentzako, aholkularitza-taldeentzako eta jarraipen-batzordeetarako prestakuntza ematea; etab.

Informazio gehiago: http://www.objective3.org

Suediako 3. Helbururako Jarraipen Batzordearen aukera-berdintasuneko lan-taldea

Programa-mota: 3. Helbururako Programa Operatiboa

Erakunde sustatzailea:  Europako Gizarte Funtsaren Suediako kudeaketa-unitatea


Helburuak:  Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasuna sartzea Suediako 3. Helbururako Programa Operatiboan

Jarduerak:  Suediako 3. Helbururako Jarraipen Batzordeko gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera-berdintasunerako lan-taldeak programa osoan errespetatzen ditu genero-berdintasunari dagozkion alderdiak, beharrezko aldaketak proposatzen ditu, eta berdintasunerako funts bereziak erabiltzeko proposamenak egiten ditu. Lan-taldeak gai horri buruzko konferentzia nazional bat antolatu du 3. Helbururako Programan lan egiten duten pertsona guztientzat, eta informazio-materiala prestatzen ari da gai horiek lantzeko moduari buruz -gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren Defendatzailearen Bulego Nazionalarekin batera-, hamar langile baino gutxiagoko enpresentzat, batez ere.

Informazio gehiago: http://www.esf.se/

Andaluziako Juntaren Genero Unitatea

Programa-mota:Andaluziako Juntaren Programa Operatiboa.

Erakunde sustatzailea: Andaluziako Junta.

Helburuak: Andaluzian, genero-mainstreamingaren ezarpen-prozesua hasteko eta finkatzeko laguntza.

Jarduerak: Genero-ikuspegiaren integrazioarekin loturiko 2000-2006 Programa Operatiboaren neurriak kudeatzen dituzten zuzendaritza-zentroen beharrak eta ahalmenak hautematea; genero-ikuspegi integratuari buruzko prestakuntza ematea kudeaketa-taldeei, parte-hartze komunaren esparruan; kudeaketa-zentroei aholkularitza espezializatua eta etengabea ematea, beren kudeaketan genero-ikuspegiaren integrazioarekin loturiko gaiei buruz.

Informazio gehiago: http://www.unidadgenero.com

Youth, gender and career

Programa-mota:EQUAL proiektua.

Erakunde sustatzailea: Genero Berdintasunari buruzko Danimarkako Ikerketa Zentroa

Helburuak: Genero-mainstreaminga Danimarkako eskola- eta lanbide-orientaziorako sistema nazionalaren elementu osagarri bihurtzea.

Jarduerak: Elkarrizketarako Foro bat sortzea, lanbide-orientazioari buruzko lege berriaren aplikazioa inspiratzeko eta laguntzeko; orientazio-aholkulariak sentsibilizatzeko, hitzaldi hau egitea: "Ametsak errealitate bihurtzen direnean - Gazteentzako lanbide-aukerak eta lan-merkatuko bereizketa",. Hainbat mailatako arduradun politiko askok onartu zuten neskei zein mutilei zuzendutako genero-mainstreaminga modurik onena zela bereizketa horizontalaren aurkako borrokari ekiteko.

Informazio gehiago: http://www.unge-karriere.socialfonden.net/

Just Gem

Programa-mota: EQUAL proiektua.

Erakunde sustatzailea: Lanbide Heziketarako Sareak (NOWA)

Helburuak: Genero-ikuspegia Estiriako eskualdeko (Austria) lan-merkatuari buruzko politika eta antolamenduan sartzea.

Jarduerak: Proiektuak hiru ardatzaren inguruan egituratzen ditu genero-berdintasunerako helburuak: lehen ardatzean, ADk berak konpromisoa hartzen du genero-mainstreamingeko eskumenak garatzeko 30 erakundetan -enplegu-politikak definitzen eta ezartzen asko inplikaturiko erakundeak-; bigarren ardatzean, 30 berdintasuneko agenteren prestakuntza aurreikusten da, erakundeetan berdintasuneko helburu zehatzak definitzeko eta gidari izan daitezen helburu horiek betetzeko; hirugarren ardatzak kontuan hartzen du enplegu-politikako eragile nagusiek (adibidez, Enplegurako Eskualde Agentziak edo udalek eta barrutiek) zerbitzu-emaileen esku uzten dituztela enplegu- eta/edo prestakuntza-mekanismoak. Helburuak eta genero-mainstreaminga erakunde horien barnean definitzeko, ADk bere taldeetako kideak ere prestatu ditu, neurri horiek ezartzeko eta jarraitzeko arduradunak diren aldetik.

Informazio gehiago: https://equal.cec.eu.int/equal/jsp/dpComplete.jsp?cip=AT&national=5-18%2F14

Gender Equality Developers - GED

Programa-mota: EQUAL proiektua.

Erakunde sustatzailea: Suediako Indar Armatuak

Helburuak: Suediako indar armatuetan eta polizian, genero-berdintasunari buruzko ulermena indartzea, baita gaiari buruzko konpromisoa ere, aldaketa-agenteen jardueretan oinarrituta.

Jarduerak: Genero-berdintasuneko agenteei esker (GED), Suediako AD ohiko eskema gainditzen saiatzen da; hau da, berdintasun-planak legea betetzeko bakarrik egiten deneko eskema. Aukeratutako erakundeen 35 zuzendarientzako proposaturiko prestakuntzaren oinarria prozesuak dira, eta parte-hartzaile bakoitzak esperientzia pertsonal sakona izateko antolatu dira. Lau eguneko lau fasetan (moduluak) daude egituratuta, eta sei hilabeteko denboraldian egiten da. Prestakuntza amaitzen denean, parte-hartzaile guztiek eta beren erakundeek aldaketa-hitzarmen bat sinatu behar dute; hitzarmen horrek tokiko genero-proiektu bat egiteko konpromisoa dakar, erakunde bakoitzaren berdintasun-behar bereziei erantzungo diona.

Informazio gehiago: https://equal.cec.eu.int/equal/jsp/dpComplete.jsp?cip=SE&national=59

Genero-mainstreamingaren esperientziei buruz gehiago jakiteko

Aukera Berdintasuneko Ekintza Komunitarioko Programa (aurkeztutako proiektuen datu-basea): http://europa.eu.int/comm/employment_social/gender_equality/actions/partner_search_en.html

Europako Batzordeko Aukera Berdintasuneko EQUAL Gaikako Taldea: http://europa.eu.int/comm/employment_social/equal/activities/etg4_en.cfm

Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren Aukera Berdintasuneko EQUAL Gaikako Taldea: http://www.mtas.es/uafse/equal/documentacion_Grupo4.htm
Azken eguneratzea: 2006/05/10
Euskadi, auzolana