KIDEITU

euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Erakunde kideak


“KIDEITU: EAEko enplegu- eta prestakuntza-sistemen kalitaterako etorkizuna” programa hainbat erakunderen artean gauzatu dugu. Guztion artean, enplegu- eta prestakuntza-zerbitzuak emakumezkoen beharretara eta gaitasunetara egokitu nahi izan ditugu, Euskadiko lan-merkatuan jasaten duten bereizkeriaren aurka borrokatzeko.

Europako mapa


Zazpi erakundek osatu dugu “KIDEITU SAREA" (AD 270) Garapen Taldea.

ERAKUNDE ORDEZKARIA: EUSKO JAURLARITZAKO JUSTIZIA, ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILEKO ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA ZUZENDARITZA


    http://www.juslan.ejgv.euskadi.net  Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila Logotipoa


    http://www.lanbide.net            

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza da EAE osoan eragingo duten enplegu- eta prestakuntza-politikak diseinatzeko eta sustatzeko arduraduna. Helburu bat du: "prestakuntza- eta enplegu-eredu berri bat, gizarteratzean sakontzeko eta Ezagutzaren Gizartean aurrera egiteko".

Funtzio hauek ditu:
- Enplegu- eta prestakuntza-arloetan arau-proposamenak egitea.
- Enplegua eta prestakuntza sustatzeko politikak planifikatzea eta bere laguntza- eta dirulaguntza-programak kudeatzea eta ebaluatzea.
- Enplegu-planen egikaritza sustatzea.
- Euskal Enplegu Zerbitzua diseinatzea.
- Ekintzaile-izaera sustatzea, eta autoenplegua eta enpresak sortzeko ekimenak bultzatzea.
- Lan-merkatuaren joerak aztertzea eta ebaluatzea.
- Enpleguari eusteko eta enplegua sustatzeko arloan sailen arteko politika koordinatzea.
- Lanerako prestakuntza planifikatzea, diseinatzea eta kudeatzea.
- Lanerako prestakuntzarako politiken eta programen segimendua egitea, eta horiek kontrolatzea eta ebaluatzea.
- Etengabeko prestakuntza planifikatzen eta diseinatzen laguntzea.
- Europako Gizarte Funtsaren laguntzak planifikatzea, kudeatzea, bideratzea eta ebaluatzea.

Lan hori egiteko Zuzendaritzak duen tresna LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzua da. Sail honek bultzatu zuen Zerbitzua, lana bilatzeko prozesuan laguntzeko eta modu pertsonalizatu eta integralean orientatzeko lan bila dabiltzanei, enplegagarritasun maila hobetzen lagunduko dieten erabakiak hartzen. Gaur egun, Lanbideren bulegoen eta zentro laguntzaileen sarearen bidez lan egiten du.

ERAKUNDE KOORDINATZAILEA: EMAKUNDE

                         http://www.emakunde.es   Emakunde logotipoa

Emakunde / Emakumearen Euskal Erakundea 1988ko otsailaren 5ean sortu zen legez, eta erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren menpekoa. Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko politika-, ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzako arlo guztietan gizonen eta emakumeen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea du funtsezko xede.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA SAILA

http://www.bizkaia.net                             

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Prestakuntza Sailak funtzio hauek betetzen ditu: enplegua sustatu, enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea bultzatu, langabeei gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza eman eta, besteak beste, Bizkaiko langileen gaitasunak hobetu.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO GIZA ESKUBIDEETARAKO, ENPLEGURAKO ETA GIZARTERATZEKO SAILA

http://www.gipuzkoa.net Gipuzkoako Foru Aldundia logotipoa

Gizarte Politika Sailaren xedea gizartearen babesa da. Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei, minusbaliotasunen bat dutenei, asistentzia-zentroei eta gizarte-zerbitzu komunitarioei ematen die laguntza. Gizarte Politika Sailari Uliazpi Fundazioa dauka atxikita, Gipuzkoan adimen-urritasuna eta laguntzaren premia handia duten pertsonak zaintzen dituena. Babesgabeko egoeran dauden haurren eta Familia Harrera programen ardura ere badu. Gazteria eta gazteen aterpetxeak, enplegu-politikak, ekintza komunitarioa eta gizarteratzea, bazterkeria, haur eta gazte baztertuak eta immigrazioa ere sail horren ardurapean daude.

GARAPEN

                     http://www.garapen.net      Garapen logotipoa

Garapen Agentzien Euskal Elkartea da GARAPEN, eta, gaur egun, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 23 garapen-agentziak osatzen dute.

Agentziak erakunde publikoak dira, eta helburu bat dute: udalerriko edota eskualdeko garapen ekonomikoa, estrategikoa eta solidarioa sustatzea, lanpostuak ugarituz eta enpresen lehiakortasuna handituz. Agentzien jarduerak hiru ardatz nagusi ditu: enplegu sustatzea, enpresa berriak sortzen laguntzea eta daudenei laguntza eta aholkularitza ematea.

Testuinguru ideologiko horretan garatzen dira garapen-agentziak eta, horiekin batera, guztien topagune bihurtzeko gai den erakunde bat (GARAPEN) aurkitzeko beharra (elkarri informazioa eta laguntza emateko eta, guztien onerako, agentzia bakoitzaren onena baliatzeko).

Agentzien arteko sare-lana sustatzea eta bultzatzea da GARAPEN elkartearen helburu nagusia. Agentzia guztien ahalegina bateratu nahi du, horiek elkarren artean sortutako potentzialtasunak eta sinergiak baliatzea.

BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITAS

            http://www.caritasbi.org/       Caritas Logotipoa

Gizarte-izaerako Elizaren erakunde honek gizarte- eta lan-sustapenerako programak eta zerbitzuak garatzen ditu EAEn. Eliza Katolikoaren erakunde bat da, eta helburu batekin eratu zen: txiroenen aldeko programak sortzea eta sustatzea eta pertsona horiek erabat garatzea; betiere, kristautasunaren hiru printzipiotan oinarrituta: justizian, elkartasunean eta giza duintasunarekiko errespetuan.

FINANTZA-KONTROLATZAILEA: EUDEL

              http://www.eudel.es/       EUDEL Logotipoa

EUDEL elkarte autonomo bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ia udalerri guztiek eta Nafarroako Foru Erkidegoko zenbait udalek osatzen dute. Hauek dira elkarte horren oinarrizko helburuak: udalen autonomiaren alde egitea eta beste erakunde batzuen aurrean tokiko interesak politikoki ordezkatzea.
Azken eguneratzea: 2008/02/28
Euskadi, auzolana