KIDEITU

euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Aukera berridun agenda


Enplegu-zerbitzuek lan-eskaeraren inguru konplexura egokitzeko erronka erabakigarria dute.

Gainera, beren bezerorik zuzenekoenen -emakumeen- beharrak hartu behar dituzte kontuan. Horrek berekin dakar enplegu-zerbitzuen aldaketa sakonarekin lotutako erronkei heltzea, hauen bidez:

Emakumea


Horrek berekin dakar enplegu-zerbitzuen aldaketa sakonarekin lotutako erronkei heltzea, hauen bidez:

Generoaren kontzeptu-corpus berria. Zehatza eta espezializatua, enplegu-politikaren baitan berdintasunaren eta genero-mainstreamingaren kontzeptuak argitzeko eta praktikan zehazteko, eta, neurri horretan, esku-hartzeak diseinatzeko, programatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko erreferentziatzat balio izateko.

Estrategia eta helburu berriak. Emakumeen benetako beharrekin eta aldaketa-prozesuan bete-betean dagoen ekonomia bateko lan-merkatuko erronkekin bat datozenak.

Generoaren arloko egiturazko desberdintasunetan eragiten duten alderdiak barne hartzen dituzten estrategiak behar dira. Horrek esan nahi du indarrean dauden politiken irakurketa kritikoa egin eta politika horiek sakon berrikusi behar direla, lehenik eta behin.

Eduki eta lehentasun berriak, zenbait gairi modu global batean heltzeko. Esate baterako:
laneratzea
kalitatea lanean
bazterketaren aurkako borroka
bereizketa horizontala eta bertikala lan-azterketetan eta -merkatuan
ekintzaile-espirituaren garapena
emakumeen enpresak sortzea eta horien lehiakortasuna handitzea
emakumeen protagonismoa ezagutzaren gizartean
lan-bizitza eta familia-bizitza bateratzeko zerbitzuak
pentsaeren eta gizarte-balioen aldaketa
emakumeen parte-hartze aktiboa erabakiak hartzeko eremu formaletan eta informaletan
'bizitzaren ekonomiak' gizarte eta ekoizpen aldetik indartzea
gizonen baterako erantzukizuna eremu pribatuan
...

Asmo, hitzarmen eta konpromiso politiko berriak, enplegu-politiken berdintasunerako norabide-aldaketa sustatzeko eta koordinatzeko eta beharrezko baliabideak emateko.

Enplegu-kudeatzaileentzako ezagutza, tresna eta baliabide berriak. Prestakuntza, aholkularitza, tresnak eta abar, genero-ikuspegia praktikan sustatzeko moduari buruzko enplegu-politiken esku hartzeko eremuen arabera espezializatuta. Politika horien “arimatik” eta “arimarekin” pentsatuta eragin behar da aldaketa.

Berdintasun-sare berriak, helburu komun bat elkarbanatzeko, indartzeko, bultzatzeko, horrekiko sentsibilizatzeko...: GURE BERDINTASUN-IPARRA.

HAU DA GURE AGENDA

HAU DA GURE PROIEKTUA

“KIDEITU: EAE-KO ENPLEGU- ETA PRESTAKUNTZA-ZERBITZUEN KALITATEAREN BILA”


Azken eguneratzea: 2006/01/18
Euskadi, auzolana