KIDEITU

euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Nazioz haraindiko proiektua


Bi proiektu lankidetzan

Garapen Taldeak nazio mailan osatzeaz gainera, EQUAL Ekimenak behartu gaitu gutxienez beste estatu kide bateko Garapen Talde batekin nazioz haraindiko lankidetzan aritzera. Lankidetza hori lan-programa bateratu batean islatu da, parte hartu duten alderdien benetako esperientzia-trukaketan oinarrituta.

'KIDEITU' proiektuaren kasuan, 'Gender Friendly Sistema' izeneko italiar proiektuarekin ezarri dira nazioz haraindiko lankidetza-harremanak. Unione Generale del Lavoro da proiektu horren gidaria.

Nazioz haraindiko lan-programaren helburua

Nazioz haraindiko lan-programak (‘Gender – Friendly and E-Quality Employment System’ ) hurbilketa eta metodologia berriak trukatu nahi izan ditu, lan-merkatuko egiturak osatzen dituzten agenteek genero-ikuspegia barne har dezaten: enpresariek, sindikatuek, enplegu-bulegoek eta prestakuntzako langileek.

Ekintzak eta produktuak

Jarduera eta produktu hauek ezarri dira Nazioz Haraindiko Hitzarmenaren barruan:

a) Elkarri informazioa eta esperientzien berri ematea, hauen bidez:

- Koordinaziorako lehen bilera bat Erroman; datei, edukiei, baliabideei, antolaketari eta abarri buruzko nazioz haraindiko lan-plangintza bat zehaztea izan zen helburua.

- Bi “Nazioz haraindiko Pakete” sortzea, bata Gasteizen, eta bestea Erroman, aldi bereko jarduera sinergikoez osatuta; hau da, koordinazio-bilera bat, azterketa-bisita bat, mintegi bat eta egindako jarduerei buruzko txosten bat.

- Nazioz haraindiko azken bilera bat egitea; erakunde kideen arteko baterako lanari buruzko balantzea egiteko funtsean, baina baita nazioz haraindiko garapenerako lankidetzaren emaitzak hedatzeko ere.

b) Produktuen baterako garapena:

- Nazioz haraindiko web orri bat, funtzio hauek betetzeko: alde batetik, nazioz haraindiko lankidetzaren baitan programatutako eta gauzatutako jarduerak agerian jartzea; bestetik, berriz, inplikatutako erakundeen arteko lan- eta komunikazio-tresna izatea.

- "Genero-mainstreaming-erako gida enplegu-sistemetan" izenekoak proiektuetan eta Nazioz Haraindiko Lan Plangintzan lortutako esperientziak eta emaitzak biltzen ditu, eta tresna nagusia da Europan jardunbide egokiak zabaltzeko.

- Nazioz haraindiko lan-egitasmoaren segimendua egitea eta egitasmo hori ebaluatzea.

Azken eguneratzea: 2008/02/28
Euskadi, auzolana