KIDEITU

euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Helburuak


KIDEITU proiektuaren helburu nagusia

- EAEko enplegu- eta prestakuntza-zerbitzuetan genero-ikuspegia sartzeko estrategia parte-hartzaile eta oso bat diseinatzea eta ezartzea, eta mainstreaminga lortzeko tresnak, ezagutzak, esperientzia eta sareak sortzea. Batez ere, sistema horiek osatzen dituzten eragileei eragingo die estrategia horrek.

Emakumea, seinalatzen

KIDEITU proiektuaren helburu espezifikoak

- Proiektuko erakunde parte-hartzaileen enplegu- eta prestakuntza-sistemen genero-ikuskapen pertsonalizatua egitea.

- Mainstreamingaren aplikazio praktikorako eredu/protokolo pertsonalizatuak diseinatzea. Horiek GEko erakunde parte-hartzaileen barne-antolaketan izango dute eragina, oro har; eta, esperientzia pilotu moduan, berriz, erakunde horientzat garrantzi handiena duten enplegu-programetan edota -zerbitzuetan.

- Diseinatutako ereduak/protokoloak ezartzea, esku-hartzearen enfasia sistemak osatzen dituzten "pertsonengan" jarriz eta prozesua zehar-tresnetan eta adituen aholkularitzan oinarrituz.

- Ezarpen-prozesuak ebaluatzea, aurretik Emakundek zehaztutako ebaluazio-eredu teorikoa praktikan jarriz; GEko erakundeek erabilitako ebaluazio-aplikazioen egokitzapena eta informazioa biltzeko tresnak barne.

- EAEko enplegu- eta prestakuntza-politiketan eta -programetan esku hartzen duten eragileak mobilizatzea, "enplegu-eragileen eta berdintasunerako prestakuntza-eragileen" sare bat eratzeko. Horretarako, sentsibilizazio-kanpainak egiteko eta "berdintasunerako prestakuntza-gela" bat abian jartzeko asmoa dago.

- Proiektuaren produktuak eta emaitzak eta berdintasunerako ezagutzak zabaltzea, lortutako helburuen iraunkortasunaren bermetzat.
Azken eguneratzea: 2006/05/10
Euskadi, auzolana