KIDEITU

euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Gidak eta Tresnak


Mano con herramientas

Mainstreamingaren Jarraipena egiteko Mekanismo eta Adierazleak
Dina Sensi. Europar Batzordea, 1997. pdf formatua.

Dina Sensik Europar Batzordearentzat eginiko dokumentua, helburua mainstreamingaren (esku-hartzeetan eta politiketan genero-ikuspegia zeharka sartzea) jarraipenean jarduera egokiak erakustea eta ebaluaketarako adierazleak proposatzea duena. Agiria frantsesez bakarrik dago.


Egiturazko Funtsen Programa eta Proiektuetan Emakume eta Gizonentzako Aukera Berdintasuna txertatzea (Mainstreaming)
TECHNICAL PAPER 3. Europar Batzordea, 2000. pdf formatua.

Europar Batzordeak ondutako dokumentua -ingelesez, frantsesez eta alemanez dagoena-, Egiturazko Funtsek kofinantzatutako esku-hartzeetan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak eta kontrol-zerrendak jasotzen ditu.


Generoaren eragina ebaluatzeko gida
Europar Batzordea, 2000. pdf formatua.

Europar Batzordeak eginiko gida, modu laburrean esku-hartzeek generoaren arabera duten eragina ebaluatzeko oinarrizko kontzeptu eta irizpideen berri ematen du.


Genero-berdintasuna EQUAL proiektuetan. 2003-2004. Laburpena
Europar Batzordea, 2005. pdf formatua.

Agiri honek Aukera Berdintasunari buruzko Talde Europarraren (GTE 4) jarduera nagusien emaitzak aurkezten ditu, kontziliazioaren eta bereizkeriaren aurkako borrokaren gai-esparruko EQUAL proiektuen barruan (lehen deialdia). Proiektu horien baitan garatutako esperientziak jasotzen ditu, genero-politiken alor ezberdinen inguruan: familia, kontziliazioa, bereizkeriaren aurkako borroka, eskualdeko ikuspegiak eta genero-mainstreaminga edo genero-ikuspegi integratua.


EQUAL. Genero-mainstreamingerako eragile garrantzitsua. Laburpena
Europar Batzordea, 2005. pdf formatua.

Agiri honek Aukera Berdintasunari buruzko Talde Europarrak (GTE 4) 2004an genero-mainstreamingaren gainean egindako lanaren emaitza nagusiak aurkezten ditu. Estrategia global baten ikuspegitik emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasunean aurrera egitea ahalbidetzen duten politiken eta jardueren funtsezko osagaiak jasotzen ditu.


Genero-ikuspegia txertatzeko gida
Emakumearen Institutua. Word formatua.

Gida honek emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruz gogoeta-ildoak eskaini nahi ditu, eta baita genero-ikuspegitik jarduketa politikoa faboratzen duten estrategiei eta orientabideei buruz ere, nazioarteko eta estatuko arautegi eta politika oinarri harturik.


Egiturazko Funtsen jarduketetan aukera-berdintasuna txertatzeko gida
Emakumearen Institutua. Word formatua.

Gidaliburu bat da, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna txertatzearen alorrean funts europarrak kudeatzeko ardura duten pertsonei zeregin hori errazteko egina. Horretarako, gidaliburuak zenbait gairen inguruko hausnarketa eskaintzen du: berdintasuna funts europarretan txertatzearen garrantzia, programak eta proiektuak garatzeak gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunen ezabaketan duen eragina, genero-ikuspegiaren kontzeptua analisi-kategoria gisa funts europarren esku-hartzeetan, eta esku-hartzeen garapenean berdintasuna egiaz txertatzeko beharrezko diren estrategiak.


Egiturazko funtsen esku-hartzeetan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa ebaluatzeko gida metodologikoa
Emakumearen Institutua. Word formatua.

Egiturazko Funtsek kofinantzatutako esku-hartzeetan gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren printzipioaren betetze-maila aztertzeko jarraibideak ezartzen dituen agiria.


Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna Europako Gizarte Funtsaren hurrengo programazio-aldian (2007-2013)
Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa, 2005. pdf formatua.

Dokumentuak azaltzen du programazio-aldian aukera-berdintasuna nola sartzen ari den EGIFen jarduketetan, eta, bestalde, datorren aldiari begira zentzu horretan hobetu ahal izateko jarraibideak eta gomendioak eskaintzen ditu.


EQUAL Gizarteratze-proiektuetan aukera-berdintasunaren printzipioa zeharka sartzeko gida
Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa. pdf formatua.

Lehen deialdiko EQUAL proiektuen Gizarteratze, Arrazismoaren aurkako Borroka eta Asilorako Talde Nazionalak egindako lanaren emaitza gisa sortutako gida. Laguntza-material bezala pentsatua, lanbideratze-proiektuetan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa txertatu ahal izateko oinarrizko ezagutzak eta orientabide metodologikoak eskaintzen ditu.


“Aukera Berdintasuna” Talde Nazionalaren Jarduera Egokien Analisia - 2003
Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa, 2003. pdf formatua.

Lehen deialdiko EQUAL proiektuen Aukera Berdintasuneko Talde Nazionalaren lanetik ateratako ondorioak, gogoetak eta jarduera egokiak, bi lan-esparrutan egituratuak: bereizkeria eta kontziliazioa. 2003.


“Aukera Berdintasuna” Talde Nazionalaren Jarduera Egokien Analisia - 2004
Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa, 2004. pdf formatua.

Lehen deialdiko EQUAL proiektuen Aukera Berdintasuneko Talde Nazionalaren lanetik ateratako ondorioak, gogoetak eta jarduera egokiak, bi lan-esparrutan egituratuak: bereizkeria eta kontziliazioa. 2004.


Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako EQUALen 1. Deialdiko produktuen katalogoa
Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa. Web orrirako esteka.

EQUAL proiektuek lehen deialdian zehar sortutako emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzko produktuen bilduma.


EQUAL proiektuetan genero-ikuspegia txertatzeko iradokizunak
Emakunde, 2001. pdf formatua.

Emakundek EQUALen lehen deialdirako ondutako dokumentu honek proiektuetan generoa zeharka sartzeko zenbait oinarrizko printzipio eta eduki berraztertzen ditu.


Tokiko eta eskualdeko garapenean genero-ikuspegia txertatzeko gidaliburua
Emakunde, 1997. pdf formatua.

Emakundek ondutako gidaliburu honek tokiko eta eskualdeko garapeneko proiektuetan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibide praktikoak eskaintzen ditu.


Garapeneko proiektu eta programetan genero-ikuspegia txertatzeko gida metodologikoa
Emakunde, 1998. pdf formatua.

Emakundek landutako gida honek jomuga hauek ditu: garapenean genero-ikuspegia sartzeko esparru bat finkatzea, ikuspegi hori politiketan eta proiektuetan txertatzeak erakundeei dakarzkien onurak definitzea, hura praktikan jartzeko metodologia bat proposatzea eta baliabide erabilgarriak iradokitzea. Gida garapeneko proiektuei begira egina bada ere, eduki gehienak edozein esku-hartzetan balia daitezke.


Genero Ikuspegi Integratua edo Genero MAINSTREAMINGA. Oinarrizko gida
Andaluziako Emakumearen Institutua, 2002. pdf formatua.

Andaluziako Emakumearen Institutuak argitaratutako gida honek politiketan eta programetan genero-ikuspegia txertatzeko kontzeptuak, politikak eta jarraibide praktikoak aztertzen ditu.


ASMART eta GIA metodologiak
Conny Roggeband - Amsterdameko Unibertsitate Librea, 2003. pdf formatua.

Andaluziako Juntak antolatutako Tailerraren ondorioak, generoak faktore gisa politiketan eta emakume eta gizonengan duen eragina ebaluatzeko bi metodoren inguruan.


ITUN proiektuan genero-ikuspegia txertatzeko oinarrizko gida
Ados Consulting. pdf formatua.

EQUAL ITUN proiektuaren baitan ondutako gida da. Aipatu proiektuak aukera-berdintasunaren esparruko oinarrizko kontzeptuak aztertzen ditu, alor horren barruan enpleguko jarduera egokiak proposatzen ditu eta lanbideratze-enpresak sortzeko prozesuetan genero-ikuspegia txertatzeko oinarrizko jarraibideak eskaintzen ditu.


Enpresak sortzeko baliabideak: jarduera-protokoloa genero-ikuspegitik
'Berdintasunak enplegua sortzen du' EQUAL proiektua. pdf formatua.

Protokolo honek, urratsez urrats, enpresen sorrera bultzatzeko baliabideen antolaketan eta prozeduretan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak biltzen ditu.


Proiektuak genero-ikuspegitik lantzeko gida
'Berdintasunak enplegua sortzen du' EQUAL proiektua. pdf formatua.

Gida honen helburu nagusia genero-ikuspegia txertatzeko ekarpen metodologikoen berri ematea da, orientabide gisa.

Azken eguneratzea: 2006/06/30
Euskadi, auzolana