miniatura

iz. Art. Margolan txikia; bereziki, paperean eta pergaminoetan eskuizkribuak apaintzeko egiten zen ilustrazioa. Inprimeria asmatu eta zabaldu zenean galdu zen eskuizkribuak miniaturez apaintzeko ohitura. XVI. mendetik aurrera jende ospetsuaren miniatura erretratuak margotzeko ohitura zabaldu zen, dominetan agertzeko batez ere. Miniaturagilerik ezagunenak J. Clouet Frantzian, Ingalaterran N. Hilliard eta S. Cooper, Alemanian Holbein Gaztea eta L. Cranach Zaharra, eta Espainian Esteve eta De Craene izan dira.